Aizkolari Txapelketa, bihar Lezaman

Aikor aldizkaria 2016ko api. 8a, 16:04

a: Idoia Andrés

Eusko Label Banakako Aizkolari Txapelketa bihar, apirilaren 9an, egingo da Lezamako frontoian, arratsaldeko 19:30etik aurrera. Txapelketan larrabetzuar bik hartuko dute parte: Beñat Lekue eta Aritz Oregi. Haiekin batera hauek arituko dira aizkoran: Aritz Irazabal (Ugao); Aitor Jauregi (Araba); Eneko Saralegi (Nafarroa); Dani Lopez (Asturias); Emilio García (Segovia); eta Manuel Lopez (Madril).