TOTOAN Txorierriko Euskara Elkarteen Federazioak “Olgetan parkean” egitasmoa ipini du martxan maiatzerako. Helburua euskara parkeetara ere eramatea da, jolasen bidez eta gurasoak inplikatuz. Hala, familia osoari zuzendutako jolasak antolatuko dira.
“Olgetan parkean” egitasmoa Loiuko liburutegiko plazan egingo da maiatzaren 13an eta 20an, 18:30ean. Eta Larrondoko hiri-zentroan, maiatzaren 16an eta 23an, ordu berean.
Bestalde, Sondikan maiatzaren 6an, 13an, 20an eta 27an egingo da. Jolasak 17:00etan izango dira Sondikan, igerilekuetako plazan hain zuzen ere. Zamudion, maiatzaren 27rako eta ekainaren 3rako, 10erako eta 17rako antolatu da. Jolasak 18:15etik aurrera egingo dira Agirre lehendakariaren plazan.