Derioko Udalak bost lanpostu kontratatuko ditu

Aikor aldizkaria 2016ko mai. 4a, 09:06

Lanpostuak Tokiko Enplegua Sustatzeko programaren barruan sortu dituzte eta hauek dira: peoi bi, igeltsero ofizial bat, ofizial enkofratzaile bat eta administrari laguntzaile bat. Deialdiaren oinarriak Derioko Udalaren webgunean, www.deriokoudala.net, eta Egaz Txorierriren webgunean, www.somostxorierri.com, daude eskuragarri. Eskabideak aurkezteko epea maiatzaren 18ra arte egongo da zabalik. Eskabideak Derioko Udaletxean zein Egaz Txorierrin (Sondika) aurkeztu ahalko dira astelehenetik barikura, 09:00etatik 14:00etara. Informazio gehiagorako, Egaz Txorierrira jo daiteke: 94 453 63 70.