400 furgoneta, sakabanaketa salatzeko

Aikor aldizkaria 2016ko mai. 9a, 12:23

a: Haritz Carrera

Mirentxin gidariak taldeak banatuta eta “Azken bidaia izan dadila” lelopean, zapatuan 400 furgoneta atera ziren Larrabetzutik eta Bilbora abiatu ziren. Ekitaldiak sakabanaketa salatzea eta astebururo errepideetan dauden lagunak ikustaraztea eduki zuen helburu. Era berean, presoen senideei eta lagunei kartzeletara joaten laguntzen dieten boluntarioak omendu egin zituzten. Furgoneta-ilarak Bilboko kaleak zeharkatu eta istripuak ere antzeztu zituzten. Ondoren, Larrabetzura itzuli ziren eta zenbait ekitaldi egin ziren bertan, hala nola erakustaldiak, kontzertuak eta umeentzako ikuskizunak.