Mikel Artetxe Txirrindulari Zaleak taldeak Mikel Artetxe Urban Race lasterketa antolatu du biharko, maiatzaren 14rako, Larrabetzun. Lasterketa lehendabiziko aldiz egingo da eta bertan kadete mailako txirrindulariak sartuko dira lehian. Irteera Udaletxearen aurrean izango da 11:30ean eta txirrindulariak Lezamara abiatuko dira. Helmuga Larrabetzun bertan jarri da. Txirrindulariek sei aldiz egin beharko dute 8,7 kilometroko zirkuitua; beraz, guztira 52,5 kilometroko ibilbidea egingo dute.