Lan-etenaldiak, Bizkaibusen

Aikor aldizkaria 2016ko mai. 24a, 09:50

Lan-etenaldiak Txorierriko autobus-linean izango dira ostegunera arte, goizeko 7etatik 10etara eta arratsaldeko 17:30etik 20:30era. Sindikatuak joan den hilabetean hasi ziren lan-etenaldiekin, euren esanetan, enpresek lan-baldintzak urritu nahi dituztelako. Era berean, Bizkaiko Foru Aldundiarekin lortutako akordioak betetzeko eskatu dute, eta lan-postuak ez amortizatzeko konpromisoa.