Aspaldiko ohiturari jarraituz, aurten ere Jubilatuen Eguna ospatuko dute Lauroetan. Jaia ekainaren 12an egingo dute 25. aldiz. Goizeko 12:00etan meza edukiko dute eta, ostean, kopaua, bertsolariek eta trikitilariek girotuta.
Bazkaria Aurregoiti jatetxean izango da. Bazkariak 30 euro balio du eta izena tabernan bertan eman daiteke. Era berean, telefono hauetako batera deitu daiteke: 94 453 17 18 (Iñaki) eta 94 453 37 86 (Juantxu). Jubilatuak gonbidatuta daude. Bazkaldu ostean, Etxahun Lekue eta Mikel Mendizabal bertsolariak arituko dira bat-batean. Trikitilariak ere egongo dira.