Enpresak eta GAM Txorierriko langileek oraindik akordiorik lortu ez dutela, lanuzteek jarraituko dute datozen asteetan Bizkaibuseko Txorierriko autobus-linean. Lanuzteak egun hauetan izango dira: maiatzaren 30ean eta 31n, eta ekainaren 1ean, 2an, 3an, 6an, 7an, 8an, 9an eta 10ean. Eta lau ordukoak izango dira, 07:00etatik 11:00etara, eta 17:00etatik 21:00etara.