CCOO eta UGT sindikatuek eta Bizkaibusen zerbitzua Txorierrin kudeatzen duen enpresaren zuzendaritzak aurreakordioa lortu dute. Ondorioz, bertan behera utzi dituzte gaurko, barikurako eta astelehenerako deitutako lanuzteak. Langileek martitzenean bozkatuko dute aurreakordioa.
Bestalde, ELA sindikatuak ez du aurreakordioa sinatu, “langileek maiatzaren 24an sinatutakoaren antzekoa delako”. Aurreakordia “ez da nahikoa, hobekuntza gutxi ditu eta lanpostu murrizketen aurkako blindajerik ez dakar”.
Grebak maiatzaren hasieran hasi ziren, “zerbitzua kudeatzen duen enpresak lan baldintzak murrizteko asmoa zutelako”.