Atzoko hauteskundeek ez dute sorpresa handirik ekarri Txorierrin, EAJk, EH Bilduk eta PSE-EEk bozak galdu, eta Unidos Podemos eta PP alderdiek bozak irabazi dituzten arren. EAJ boza gehien jaso duen alderdia izan da, 4.507 boza hain zuzen ere; hala ere, aurreko hauteskundeetan 4.713 boza eduki zituen. Unidos Podemos bigarren alderdia izan da gurean eta 2.854 boza jaso ditu. Abenduan, Podemosek 2.546 boza eduki zituen, eta bere kideak, IUk, 213.
EH Bilduk 1.798 boza izan ditu eta hirugarrena lotu da; aurreko hauteskundeetan, 2.085 boza eduki zituen. Bestalde, PSE-EEk 1.075 boza eskuratu ditu; 1.079, 2015eko abenduan. PPk, berriz, boza gehiago eduki ditu: 935 atzo, eta 853 aurrekoan. Azkenik, Ciudadanos alderdiak 279 boza eduki ditu; 355 2015eko hauteskundeetan.
Politika