Igande honetan Loiuko Gastronomia eta Artisautza Azokaren 24. edizioa egingo da. Hainbat jarduera izango dira Alonsotegi plaza eta herriko frontoian: herriko eta inguruko baserritarren animaliak, produktuak, umeentzako ekintzak, artisautza jarduerak, pintxo-pote solidarioa, herriko bendejerei egindako omenaldia (emakume nekazariak)...
12:00etan Bizkaiko txakolinaren eta euskal baserriko oilasko dastaketa izango da. 12:30ean, Loiuko Bendejerei omenaldia egingo zaie. 13:00ak aldera herri kirolen erakusketa izango da, eta jarduerari amaiera emateko Akerbeltz taldearen erromeria izango da, arratsaldeko 15:00etan.
Festak