Gaur bertso afaria egingo da Larrabetzuko Horibai Gaztetxean, 21:00etan. Larrabetzuko Itallen bertso eskolak antolatu du ekitaldia, Horibai Gaztetxearen eta Gurpide elkartearen laguntzarekin. Afarian Jon Maia eta Beñat Gaztelumendi bertsolariek hartuko dute parte. Azken 10 urteetan bertso poteoak izan duen harrera ikusita, hurrengo urratsa ematea erabaki dute Itallen eskolakoek. “Nukleo bertsozalea dago herrian, eta horrek harrera ona bermatuko digu ziur hilaren 21ean”, azaldu du Etxahun Lekuek, antolatzaileetako batek.
Aisia