Sondikak Enologia Eguna errepikatuko du

Aikor aldizkaria 2016ko urr. 21a, 12:51

Iazko arrakasta ikusita, igande honetan (urriak 23), Enologia Eguna egingo da Sondikako Goiri enparantzan, 12:30etatik 15:00etara. Edizio berri honetan bederatzi ardo deitura izango dira bertan: Errioxako ardoak, Rueda, Rías Baixas, Nafarroako ardoa, Somontanoak, Penedésekoak, Jerez, Bierzo eta Txakoliña. Ardoaz gain, gazta dastatzeko aukera egongo da bertan eta kristalezko kopak salduko dira. Horien artean, herriko harmarria duen kopa etxera eramateko aukera egongo da. Horrez gain, Sondika Berton Merkatari Elkartea izango da zortzi denda postuekin. Bertan, outleta prestatuko dute dendako produktuekin, arrazoizko preziotan.