100 urte familia eta lanari lotuta

Aikor aldizkaria 2016ko aza. 8a, 10:24

Pantxike Zabala Batizek 100 urte bete zituen urrian eta omenaldia egin zitzaion Lezaman. Ekitaldia egin eta astebete igaro zenean zendu zen. Istorioz betetako emakumea izan zen, zortzi urte baino ez zituela lanean hasi zena. Lezaman elikagaien denda zeukan eta jubilatu bezain laster negozioa itxi eta bidaia asko egin zituen. “Familiari eta lanari eskaini zion bizitza osoa”, azpimarratu du Alain Ponpoxo bilobak.