Zamudiok 1.200 m2ko txakurgunea inauguratu du

Aikor aldizkaria 2016ko aza. 8a, 10:25

Bidekoetxeko zonaldean 1.200 m2-ko txakurgunea eraiki du Zamudiko Udalak, urriaren hasieran. Helburu nagusia txakurrak bertan aske egotea da herritar eta animalien arteko elkarbizitza hobetzearren. Zonaldea hesi batez mugatutatua dago eta sarrera bidegorrian izango da. Bertara igarotzeko Zamudioko Hiritartasun txartela behar izango da. Txakurguneak aterpea dauka eta bertan zenbait eserleku ageri dira: “Horrela, egun euritsuak ez dira arazoa izango aisialdia txakurrekin igarotzeko”, adierazi du Udalak. Horrez gain, zonaldeak zakarrontziak eta animalien gorotzak batzeko materiala eskaintzen dio erabiltzaileari, baita txakurrentzako iturria ere. “Jende askok dauka txakurra Zamudion”, azaldu du Joseba Callejak, Zamudioko Udaleko obren eta zerbitzuen zinegotziak, “gune hau 24gau eta egun egongo da zabalik, eta espero dugu jendeak zaintzea eta gozatzea” argitu zuen irailaren bukaeran.