Txorisoloko 1 eta 7 bitarteko 101 etxebizitzen auzotarrek udako beroaren eta neguko hotzaren astinduak eta fatxadako plaken jausierak jasan dituzte euren Babes Ofizialeko Etxeak jaso zituztenetik, duela lau urte. Paula Rodríguez González etxebizitza horietako batean bizi da: “Uda heltzean gortinak ixten ez baditugu beroak itotzen gaitu”, aldarrikatu du. “Obra aurrekoetan zin egin zigutena eta egindakoaren artean alde handia dago. Txorisolon egin dutena lardaskeria hutsa izan da” adierazi du auzotar kaltetuak.
Problemak agertu eta lau urtera, Eusko Jaurlaritzak Visesa organismo publikoaren bidez eraiki zituen etxebizizta hauek eta obrak lehiaketara iragarri ditu. “Lehenik eta behin arazoaren kausak aztertu genituen, irtenbideak lortzeko. Auzotarrekin harremanetan jarri gara, eta honetan denbora eman dugu, tekniko propioaren eta azuotarren komunitatearen oniritzia behar izan baitugu. Momentu honetan auzokideen komunitatearen argi berdearen zain gaude, lanak martxan jartzeko”, argitu du Cristina Alonsok, Visesatik. Egingo diren aldaketen artean, hezetasuna ekindingo dituen filtrazio-lanak izango dira. Horretarako, fatxada berri bat egingo da, etxebizitzak kanpoaldetik aislatzeko. Guztira 1.149.000 euro inbertituko dira erreformetan eta lanek 15 hilabete iraungo dute.
2012ko azaroan entregatu bezain pronto, auzotarrek problemak izan zituzten euren etxebizitza berriekin. Lehenengo hilabeteetan kanpoaldeko plakak jausten hasi ziren eta 1 eta 7 bitarteko etxebizitzen inguruan hesiak jarri behar izan zituzten, istripu posibleak ekiditeko. “Teilatuko eguzki-plakak ez zeuden behar bezala lotuta, eta lehenengo hilabeteetan haizeak eramaten zituen” adierazi du Paulak harrituta. Auzotar batzuren esanetan, euria etxe barruan sartu zaie behin baino gehiagotan. “Arazo larria da: etxebizitzak konpontzen ez badira ezin izango ditugu saldu, kasurik txarrenean”, azaldu du Rodríguezek.
Errudunaren erantzukizuna
Eusko Jaurlaritzako organismoaren esanetan, “proiektuaren atzerapena enpresa-eraikitzaile ohiarengatik izan da” adierazi dute. “Hasieratik ez zuten etxebizitzak konpondu nahi izan eta ez dituzte euren betebeharrak behar bezala egin” adierazi dute El Correo egunkarian. “Hainbat bilera izan genituen enpresa-eraikitzailearekin, arkitektoekin eta aparejadoreekin. Zenbait arrazoiengatik ez dute konponketa lanetan partehartzerik nahi izan”, adierazi du Cristina Alonsok. Visesaren esanetan, bide judizialetik erantzukizun zibila eta konponketen gastuak eskatuko die arduradunei, obrak bukatu bezain laster.
Hirigintza