Ezbeharrekin hasi zen lasterketa: hasi eta 100 metrora, Oscar Martínez eta Juan Ramón Garcíaren Mitsubishia ondatu eta lasterketatik kanpo gelditu ziren, Meakaurreko TC1ean. Bestalde, Jon Casaisek eta Xabier Altubek marka ona eskuratu zuten, lasterketa osoan zehar lehen postuetan ibili baitziren, batez ere bigarren postuari heltzen, azken zatietan. Mari Pérez eta Mikel Cano ere lehen postuen artean izan ziren Peugeot 208 R2arekin, baina autoa lursail sikuetan aritzeko konfiguratua zegoen, eta ez zen espero bezain ondo ibili.
Viveroko azken zatiak arazoak eman zizkien zenbait piloturi, euren artean Ugaitz Basaras eta Larraitz Etxebarriari, kalterik gabeko tronpoa ere izan zuten helmuga aldean. 2015etik arazoak sortu ditu ibilbideko zati horrek.
Banan - banan
Mailaka, honakoak izan ziren irabazleak: Aratz Zarakondegi eta Aitor Cortazar (Ford Scort MKII) 9 mailan; Endika Beloki eta Paloma Múgica (Mitsubishi EVO X) 6. mailan; Eneko Goiriena eta Alain Peña (BMW M3) 5. mailan; Ugaitz Basaras eta Larraitz Etxebarria (Renault Clio) 4. mailan; Iñigo Alustiza eta Joseba Berasategi (Peugeot 208 R2) 3. mailan, Jon Murgiadai eta Mikel Barandika (Citroën Saxo VTS) 2. mailan; Iker Arizti eta Joseba Astondoa (Citroën Saxo) 1. mailan.