Roquefort tarta gazia

Aikor aldizkaria 2016ko abe. 15a, 14:50

Osagaiak

  • 350 gr brisa orea
  • 150 gr hazi bako mahats zuri
  • 400 gr Roquefort gazta
  • 200 gr Gruyère gazta
  • 6 arrautza
  • 500 ml esnegain
  • Gatza
  • Piperbeltz zuri ehoa

Prestetako erea

Labako molde biribil bat estali oreagaz. Garbitu eta mahatsa garandu. Ebaki gaztak zentimetro bateko laukietan. Ondoren, ipini moldean, gaztak eta mahatsa nahastauta.

Bestalde, ontzi baten nahastau arrautzak, esnegaina, gatza eta piperbaltz apur bat eta bota moldean dagoanari ganetik. Zabaldu ondo eta eragin apur bat, ondo nahastateko. Sartu laban, 200º-tan, 40 minutu inguru. 

Epel edo hotz jan leiteke.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).