Lan sarbide zuzeneko zenbait ikastaro, Sondikan

Egaz Txorierrik 110 langabetu bizkaitarrentzako lan sarbide altuko sei ikastaro eskainiko ditu Sondikan. Bizkaiko Foru Diputazioak % 100ean babesturiko ikastaro hauek Lanbiden izena emanda duten bertako langabetuei zuzenduta daude. Interesdunek momentu honetan izena eman dezakete Sondikako Egaz Txorierrin. Bertara jotzean, langabetuak betekizun guztiak dituela frogatu beharko du. Horrez gain, beharrezko titulazioa, lan-bizitza eta DSBE edota desgaitasun-laguntzen egiaztagiriak aurkeztu beharko ditu, izatekotan.

Profil anitzak

Ikastaro bakoitza profil zehatz bati zuzendurikoa da: Konpetentzia komertzialak ikastaroa, 65 ordukoa, urtarrilaren 30etik otsailaren 31ra ematen ari da eta maiatzaren 31tik ekainaren 16ra emango da berriro, denboraldi luzeko langabetuentzat, 45 urte baino gorakoentzat, DSBE laguntza jasotzen dituztenentzat eta babesgabeko taldeei.

 

Menpeko Pertsonen Arreta Soziosanitario ikastaroak antzeko ezaugarriak dauzka, baina 370 ordukoa izango da eta otsailaren 17tik maiatzaren 31ra egingo da. Gainera, praktikak izango ditu eta profesionaltasun ziurtagiria izango du.

 

Goi edo erdi mailako Heziketa Profesionaleko 30 urtera arteko gazteek Marketing Digitaleko Erremintak ikastaroa egin ahal izango dute. Berau egin ahal izateko hiru deialdi izango dira: otsailean, martxoan eta maiatzean, 65 ordukoa. Bestalde, Uretako Sorospen ikastaroa egin ahal izango dute, 290 ordukoa, otsailetik maiatzera; eta Komertzio Dendariarena, 230 ordukoa, martxotik maiatzera. Azken bi ikastaroek praktikak eta profesionaltsun ziurtagiria izango dituzte.

 

Informazio gehiago

Egaz Txorierri