Makailo albondigak

Maite Lekerika 2017ko ots. 8a, 10:27

contigoenlaplaya-com

Lau lagunentzat

Osagaiak

400 gramo makailo (gezatuta)

100 gramo urun

Arrautz bat

4 koilarakada esne

100 gramo patata egosi

Berakatz buru bat

Pipermin pikante apur bat, txikituta

Gatza

Perexila

Frijituteko olioa

 

Prestetako erea

Nahastu ondo irina, arrautza eta esnea,  ore bigun bat egin arte. Itxi ordu erdi baten, pausetan.

Makailoa irekin ur apur bategaz. Atera, sukatu eta birrindu patata egosiagaz batera. Gehitu berakatzak, gindilla eta perexila, ondo txikituta dana. Nahastu ondo oreagaz. Ondoren, egin bolatxoak, koilara bigaz lagunduta eta frijitu olio ugaritan. 

Zerbitzatzerakoan, epel eta letxuga apur bategaz egin.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).