Martxoak 8, Txorierrin

Txorierrin hasi gara Emakumeen Nazioarteko Eguna ospatzen. Asteburu honetan, esate baterako, ekitaldi bi egin dituzte Larrabetzun eta beste bat, Derion. Gainera, martxoaren 8aren haritik, Txorierriko Zerbitzuen Mankomunitateak egitarau oparoa prestatu du datozen egunei begira. 

Larrabetzun, batetik, Zutunik emakumeen herriko taldeak kontaketa musikala antolatu du; bestetik, Women in Black ekintza bat egin dute, emakumeen kontrako bortizkeria salatzeko. Gainera, Derion berdintasunaren aldeko martxaren 3. edizioa egin da. Beste ekitaldi batzuk ere antolatuko dira.  

 

LEZAMA

–Martxoak 8: “Berdintasunaren aldeko lorea” tailerra, ludotekan, 17:30ean; kontzentrazioa, plazan, 19:00etan.

–Martxoak 10: Ni te mueras ni te embarques, Ausartak antzerki taldearekin, Kultur Aretoan, 20:00etan.

–Martxoak 11: Mendi irteera, Aloña mendira, plazatik, 08:30ean. Lezamako Gailur Mendi taldeak antolatua.

–Martxoak 17: “Youtubers: ideia berriak edo betiko estereotipoak?” tailerra, Gaztegunean,19:00etan.

 

ZAMUDIO

–Martxoak 8: Mujeres con historia y boleros antzerkia eta luntxa, Zamudiotorren, 19:30ean.

–Martxoak 10: “Berdintasunaren aldeko lorea” (5-8 urte) eta “Erantzunkidetasunaren aldeko imanak” (9-12 urte). Tailerrak, Ludotekan, 18:00etan.

–Martxoak 11: Marchinlilac kanpainia. Udal liburutegian. Lilazko martia, emakume idazleak eta Neska-mutil abenturazaleak lehiaketak eta Emakumezkoak=kontatzen umeentzako ipuin saioa (3 urtetik gorako emakumeentzat). 11:30ean, euskaraz.

–Martxoak 17: “Youtubers. Ideia berriak edo betiko estereotipoak?” tailerra, Gazte Estazinoan, 19:00etan.

 

LOIU

–Martxoak 10: Emakumeen bazkaria (Loiu Hotelean). Ostean “Emakumeak munduan”, karaokea eta Zine Forum-a, Gaztegunean.

 

LARRABETZU

–Martxoak 8: Bizkargi dantza taldea eta Txokoan taldeko erakustaldia, frontoian, 18:30ean; Kontzentrazioa, plazan, 19:30ean.

 

SONDIKA

–Martxoak 8: Nik lagunduko dizut bideoa eta berdintasunaren aldeko kartelak itsastea, Txorierri etorbidean.

 

DERIO

–Martxoaren 1etik 31ra: Emakume eta komunikazioa. EMAKU erakusketa.

–Martxoak 7: Después de doscientos años de feminismo, ¿la igualdad era esto?, Garbiñe Mendizebalek eskainitako hitzaldia, 17:00etan. Sutondoan elkarteak antolatua.

–Martxoak 8: Las revistas especializadas en igualdad. El caso de EMAKU hitzaldia, Kultur Birikan, 19:00etan.

–Martxoak 9: Las mujeres de verdad tienen curvas, Bideo Foruma, 17:00etan. 

–Martxoak 10: “Youtubers. Ideia berriak edo betiko estereotipoak?” tailerra, 18:30ean.