Akarlanda-Derio edo Lauro-Sondika etapak umeekin egin ahal izango dira, eta horretarako Txorierriko hainbat herritako gurasoen elkarteen laguntza izango da. Ibilaldi bukaeran Derioko kiroldegian dutxa hartzeko aukera izango dute eta Baserri Antzokian afaria egiteko aukera izango da 21:00etan, 15 euroren truke. Ekitaldian parte hartzeko izena eman beharko da apirilaren 4a baino lehen.