Linea, geltokiak eta trenak berriztu dituzte eta, gainera, ordutegiak hobeak izango dira. Izan ere, maiztasuna, puntako orduetan handiagoa izango da, 15 minuturo, alegia. Haraneko orduetan, berriz, ordutegiak betikoak izango dira, 30 minuturo. Azken hilabeteotan lanak egon dira eta horrek eragozpenak ekarri dizkigu txorierritarroi. Ondorioz, Sondikatik Bilbora zuzenean joan beharrean, trenak Lutxanaraino eramaten gintuen eta, handik, metroa hartu behar genuen. Erandio eta Loiuko udalek eskatu dute Lutxanako lotura horri eustea, eta momentuz eutsiko diote, baina bakarrik astegunetan.
Ordutegi berriak lotura honetan daude irakurgai.