Txorierriko alkateek trenaren prezioa jaistea eskatu diote Garraiobide Partzuergoari

Aikor aldizkaria 2017ko eka. 30a, 14:33

Sondika, Loiu, Zamudio, Lezama eta Derioko alkateak Bizkaiko Garraiobide Partzuergoarekin batu dira, trenaren inguruan herritarrek adierazitako kexak direla-eta. 

“Hainbat herritar kezkatuta agertu dira eta sinadurak batu dituzte. Guk bat egin dugu kezkarekin eta sinadurak eraman dizkiegu partzuergokoei. Era berean, prezioak jaisteko eskatu diegu. Garraiobideen arduradunek gure kezka aztertuko dutela esan digute”, esan digu Igotz López Zamudioko alkateak.

Lezamako tren-zerbitzua apirilaren 8an ipini zen berriro martxan, eta harrezkero, hileko bidaia-txartelen prezioa garestiagoa da, % 30, hain zuzen ere. Gainera, bonuak bakarrik 30 egunetan zehar erabili ahal dira eta hori, alkateek plazaratu duten ohar baten arabera, desabantaila bat ekartzen digu txorierritarroi, metroko L1 eta L2ko erabiltzaileekin konparatuta. 

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).