Hazilan programaren hirugarren edizioak balioetan trebatuko ditu parte-hartzaileak

Aikor aldizkaria 2017ko uzt. 11a, 09:22

EGAZ Txorierritik jakinarazi duten moduan, irailean Hazilan programa ipiniko da martxan hirugarren aldiz. Programa goi-mailako ikasketak dituzten 44 urtetik beherako langabetuei dago zuzenduta, eta bertan askotariko balioen inguruko prestakuntza jasoko dute, hala nola talde-lana eta sormena. 

Ikastaroa 95 ordukoa izango da eta astelehenetik ostiralera emango da, 09:00etatik 14:00etara. Horrezaz gainera, ikasleek praktikak egingo dituzte enpresa batean 3-6 hilabetean. Ikastaroaren % 50 Europako Gizarte Funtsak lagunduko du diruz; eta beste % 50a, EGAZ Txorierrik.

Ikastaroaren arduradunen iritziz, curriculumean azaltzen diren gaitasun pertsonalak eta profesionalak ezagutza bezain garrantzitsuak dira. Horregatik, parte-hartzaileei euren gaitasunei ahalik eta etekin handiena ateratzen lagunduko diete. Horretarako, motibazio-saioak, talde-dinamika sortzailea eta berritzailea –Lego Serious Play, esate baterako-, eta orientazio pertsonalizatua erabiliko dituzte. “Parte-hartzaileek hainbat teknika eta ezagutza ikasiko dituzte eta, horiei esker, hobeto azaldu ahalko diete enpresei zergatik kontratatu beharko lituzketen”.

Izena ematea EGAZ Txorierri webgunean egin daiteke: https://goo.gl/forms/lCRuUG0z17H8MXnT2

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).