Eraikune eta Tokikomen arteko hitzarmena

Aikor aldizkaria 2017ko uzt. 20a, 08:39

Tokikomek hitzarmen garrantzitsua sinatu du Eraikune Euskadiko eraikuntzaren klusterrarekin. Akordio honen sinaduran Alberto Marín klusterreko presidenteak eta Jone Guenetxea Tokikomeko presidenteak hartu dute parte.

 

 

Eraikuneren eta Tokikomen lankidetza akordioaren helburua irakurleen eta erabiltzaileen eskura euskarazko edukiak jartzea da, komunikazioa hobetzeko eta bi aldeen intereseko edukiak sortzeko.

Horrela, Tokikomek, Eraikuneren Media Partner moduan, informazioa, txostenak eta elkarrizketak landuko ditu, eraikuntzaren sektorearen inguruko albisteak sortzeko. Era berean, Eraikuneren inguruko ekintza eta jardunaldien berri emango du Gurean/Eraikuntza atalaren barruan.

Tokikomeko (euskarazko tokiko hedabideen sarea) presidentearen arabera, hitzarmen hau etorkizunean gauza daitezkeen beste akordio batzuen lehenengoa da. Horrela, Tokikomek beste sektore batzuetako eragileekin aliantzak sortu nahi ditu. “Indarrak batu nahi ditugu gure helburuak lortzeko eta proiektu berriak martxan jartzeko. Tokikomen eta Gureanen filosofia beste sektore batzuetako eragileekin sinergiak sortzea, eta irakurleen, profesionalen eta industriaren interesen arteko harremanean sakontzea da”, dio Guenetxeak.

Alberto Marín klusterreko presidenteak komunikazio bideak indartzeko duten interesa azaldu du. Eraikuntzaren sektoreak berrikuntzaren arloan duen gaitasuna eta EAEko BPGean sektore anitz eta zabal honek duen pisua ezagutzera emateko beharra azpimarratu du Marinek.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).