Hizkuntzen Erabileraren Kale-Neurketaren datuak infografia batean ikusgai

Aikor aldizkaria 2017ko ira. 5a, 11:33

Soziolinguistika Klusterrak Euskal Herriko Hizkuntzen Erabileraren Kale-Neurketaren emaitzak ezagutzera eman zituen uztailean. Emaitzak infografia batean jaso dituzte orain, era labur batean. 

Kale-Neurketak hizkuntzen presentzia kuantifikatzen du kalean entzundako elkarrizketa informalak behatuz. Datu-bilketa zabalak aukera ematen du Euskal Herri mailako, lurraldeetako eta hiriburuetako emaitzak ezagutzeko; baita adinaren, sexuaren eta haurren presentziaren eragina aztertzeko ere.