Txorierriko XX. Ipuin Lehiaketa

Aikor aldizkaria 2017ko ira. 11a, 12:51

Lehiaketan edonork har dezake parte eta lanak azaroaren 24ra arte aurkez daitezke Txorierriko Zerbitzuen Mankomunitatean edo liburutegietan. 

Bost kategoria osatu dira adinaren arabera: A, zazpi urtera arte; B, zortzi eta bederatzi urtekoak; C, 10 eta 11 urtekoak; D 12 urtetik 15 urtera artekoak; eta E, 16 urtetik gorakoak.

Gaia librea da; eta lanak, argitaratugabeak eta euskaraz. Epaimahaiak, besteak beste, imajinazioa, kreatibitatea eta presentazioa hartuko ditu kontuan lanak baloratzeko orduan. Kategoria bakoitzeko sari bat eta akzesit bi emango dira.

Lanak gutunazal handi batean aurkeztu behar dira, eta kanpoaldean kategoria eta udalerria idatziko dira. Gutunazal barruan ipuina eta beste gutunazal txikiago bat sartuko dira. Gutunazal txikiaren barruan izen-abizenak, helbidea, adina eta telefono zenbakia ipiniko dira.   

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).