Elkarretaratzeak, Urriaren 1en kontrako makro-operazioa salatzeko

a: Alaitz Ziordia 2017ko ira. 21a, 09:32

Guardia Zibilak 14 lagun atxilotu zituen atzo, urriaren 1ean Katalunian egitekoa den erreferendumaren prestatze-lanekin jarraitzeagatik, Konstituzio Auzitegiak hori debekatu bazuen ere. Atxilotuen artean, Generalitateko goi-karguak egon ziren.

Era berean, 41 miaketa egin ziren eta CUPeko egoitzan ere azaldu ziren, baina polizia nazionalak handik alde egin behar izan zuen, epailearen agindua ez zelako ailegatzen.

Euskal Herrian zein Estatuan elkarretaratzeak izan dira Kataluniarekiko elkartasuna adierazteko eta Kataluniako erreferendumaren kontrako makro-operazioa salatzeko. Elkarretaratzeak Txorierrin ere izan dira eta parte hartzaileek esteladak, ikurrinak eta erreferendumaren aldeko banderak eraman dituzte. Argazkia Zamudion egin zen elkarretaratzearena da. Bestalde, Larrabetzuko udalbatzak aho batez onartu zuen EH Bilduk aurkeztutako "Kataluniarekin bat. Demokraziarekin bat" mozioa. 

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).