Abestian parte hartu duten beste lagun batzuk hauek dira: Itziar Ituño aktorea, Unai Iturriaga bertsolaria, Iñigito (Txapelpunk), Edurtzeta Ania (Ene Bada), Josu Bergara kantautorea, Jon Gomez (Oxabi) eta Eneritz Gorritxategi (Kherau).
L´Estaca abestia Lluís Llach kantaria katalanak sortu zuen 1968. urtean eta geroztik Herrialde Katalaneko kantu sinbolikoa bilakatu da. Tarragonan jaiotako Gorka Knör euskal kantari eta politikariak Xabier Leteren itzulpena hartu, eta euskarazko bertsioa kaleratu zuen 1976. urtean, Agure zaharra izenburupean. Euskal musikagintzaren esparruko hainbat herritarrek bertsio elebiduna egin dute orain. “Helburua Kataluniako herriari eta abian jarri duten prozesuari gure elkartasuna eta babesa adieraztea da”, esan dute. Helburua lortzeko, Gure Esku Dago ekimenarekin dabiltza elkarlanean “Euskal Herri osora zabaltzeaz gain, gure ahotsa Kataluniara ere iritsi dadin”. Bideoklipa Durangoko Landako gunean grabatu dute, eta dagoeneko biral bihurtu da. Izan ere, Facebookean eta Gure Esku Dago ekimenak YouTuben duen kanalean eskegi da eta 24 ordutan 100.000 ikustalditik gora eduki du.