Kataluniarekin bat egin da asteburuan Txorierrin

Argazkiak: Gaizka Peñafiel eta Roberto Gómez "Txiki" 2017ko ira. 25a, 10:13

Asteburuan, hainbat ekitaldi egin dira Lezaman eta Zamudion, Kataluniako herriari elkartasuna adierazteko eta erreferendumarekin bat egiteko. Ekintzak Izartu Lezamak eta Zamudioko Gure Esku Dago herri ekimenek antolatu dituzte.

David Fernàndezek (CUPeko ahalduna izan zena), Laura Mintegik eta Iñaki Zarraoak Lezamako pilotalekuan egindako mahai-inguru batean hartu zuten parte. Fernàndez ezin izan zen Lezamara hurbildu, Katalunian azken egunotan bizi ari diren egora dela-eta, baina mahai-inguruan streaming bidez eman zuen hango egoeraren berri. Bestalde, Josu Bergara eta Feliu Ventura kantautoreek musika saioa eskaini zuten. Hurrengo egunean, bat egin zuten Zamudion euskal eta katalan kulturek. Hala, kalejiran atera ziren suzko deabruak, Manresatik etorritako La Gatzara kultur elkartearen eskutik. Tailerrak ere egin ziren, dantzak, kopla saioa, herri bazkaria eta bertsolariak eta glosadorsak aritu ziren bat-batean. Suzko deabruek gaua argitu zuten beren piroteknia-ikuskizunarekin. 

 

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).