Generalitatearen arabera, 844 zauritu izan ziren karga polizialen ondorioz, eta haietako bi larri daude. Batek bihotzekoa izan du eta bestea gomazko pilota batek jo zuen begian. Bestalde, Generalitatetik adierazi duten moduan, Espainiako Polizia Nazionala eta Guardia Zibila erreferenduma galarazten saiatu arren, bi milioi lagunek baino gehiagok eman zuten botoa atzo, eta %90ek independentziaren alde egin zuten. Generalitateak 2.262.424 boto zenbatu zituen, eta Segurtasun Indarrak 770.000 antzeman zituzten, antza.