Ibilbidea oinez, bizikletaz edo korrika egin ahalko da. Txirrindulariak goizeko 11etan aterako dira; 11:10ean, korrikalariak; eta 11:15ean ibilbidea oinez egiten dutenak. Zamudion eszenatoki bat ipiniko da eta, besteak beste, musika egongo da, puzgarriak, zozketak, bide-hezkuntzako zirkuituak eta aurpegia margotzea. Ekitaldia eguerdiko 14:30ean amaituko da.
Izena ematea urriaren 18ra arte egongo da zabalik www.osasunarenlasterketa.com webgunean. Sondika, Loiu, Derio eta Zamudioko liburutegian ere egin daiteke. Zortzi urtera arteko umeek euro bi ordaindu beharko dute; bederatzi urtetik 15 urtera bitartekoek, lau euro; eta 16 urtetik gorakoek, zazpi euro. Izena ematea taldeka egingo da eta taldea gutxienez lagun bik osatu beharko dute. Talde bakoitzean nahi beste lagun egon ahalko dira.
Izena ematen duten lehenengo 500 taldek umeentzako kamisetak jasoko dituzte saritzat. Era berean, lasterketan parte hartzen duten lagun guztiei Euskotreneko txartel bat eta dortsal bat emango dizkiete. Umeek ere Bizkaiko haur-parke batera sartzeko txartel bana jasoko dute.