Arimen Gaua

a: Idoia Andres 2017ko urr. 31a, 10:57

Halloween hitzak Domu Santuen bezpera esan nahi du, eta Euskal Herrian ere ospatu da gutxienez XX. mendearen erdialdera arte. Arimen Gaua esaten zitzaion berton. 

Kalabazak-eta hustu eta kandela ipintzen zen haien barruan, gero bide ertzetan uzteko eta jendea beldurtzeko. Etxeko trapu zaharrak erabilita, umeak eta lagunak mozorrotzen ziren eta kalera irteten ziren ospakizunarekin bat egitera.

Ohitura berreskuratzeko asmoz, gaur, eta 20:00etatik aurrera, jaia egingo da Zamudioko Kultura Etxean. Besteak beste, mozorroen desfilea, gaztainak Zizegorri elkartearen eskutik, Lagunagre elkartekoek egindako postreak, sukaldaritza ikastaroa eta musika egongo dira.

Aurrekoetan moduan, Larrabetzun ere Akarbaltz Gaua ospatuko da, Kulturbilguneak antolatuta. Hori Bai gaztetxean hitzordua ipini dute 16:30ean eta handik Harrikolara joango dira Akarbaltzekin batera. Arratsaldeko 18:00etan kalejira egingo da Hori Bai gaztetxetik plazara, eta 20:30ean erromeria egongo da Hori Bai gaztetxean, Gauargi taldearen eskutik. 

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).