Txorierritarrak, Emakume Master Cup txapelketatik kanpo

Aikor aldizkaria 2017ko aza. 6a, 13:51

Emakume Master Cup emakumezko pilotarien arteko txapelketarik garrantzitsuena da eta azken kanporaketan, bigarrenean, Txorierriko parte-hartzaile guztiak gelditu dira txapelketatik kanpo: Mari Carmen Zubiaur lezamarra eta Alaia Sanz, Nerea Sagarna eta Jone Goiri larrabetzuarrak.  Partidak Azpeitian jokatu ziren zapatuan, azaroaren 4an. 

A multzoan, Zubiaurrek partida biak galdu zituen: 2-18, Uxue Oses oñatiarraren kontra; eta 17-18, Nuria Telleria berriztarraren kontra. Multzo horretan Osesek lortu zuen sailkapena. Zubiaurren moduan, Sanzek ere partida biak galdu zituen B multzoan, biak 0-18: bata, Iratxe Ibarra markinarraren kontra eta bestea, Paula Fuentes basauriarraren aurka. Azkenean, Iratxek gainditu zuen kanporaketa, B multzo horretan.

Era berean, E multzoan, Sagarnak emaitza bera lortu zuen, hau da, partida bi eta porrot bi: 13-18, Malen Etxegarai oñatiarraren aurka; eta 4-18, Ohiana Unanue azpeitiarraren kontra. Multzo honetan, Unanue izan zen onena. Azkenik, F multzoan, Jone Goirik ere ezin izan zuen sailkapena lortu. Jonek 18-5 irabazi zion Uharteko Ainhoa Berrueteri, baina 6-18 galdu zuen Ohiana Orbegozo azpeitiarraren kontra. Orbegozok lortu zuen sailkapena.  

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).