Jakinarazi duten moduan, kasu bietan dirua premiak dituzten herriko familien artean banatuko da. Hori Txorierriko Zerbitzuen Mankomunitateko Gizarte Zerbitzuen bidez egingo da.
Bestetik, eta erromesen profilari dagokionez, Larrabetzuko aterpetxean gaua eman duten 2.758 lagunetatik, 1.234 emakumezkoak izan dira, eta 1.524, gizonezkoak. Era berean, 1.072 erromes Estatutik etorri dira; eta 1.686, atzerritik. Bere aldetik, Lezamako aterpetxeak 2.134 lagun hartu ditu. Horietako 975 emakumezkoak izan dira; eta 1.159, gizonezkoak. Estatuko 867 erromesek eman dute gaua bertan; eta 1.267 atzerritarrek. Bai Lezaman, bai Larrabetzun Estatuko erromes gehienak Kataluniatik, Valentziatik eta Madriletik etorri dira; eta Alemaniatik, Frantziatik eta Italiatik, atzerritarren kasuan. Hala ere, Estatuko eta munduko beste herrietako lagunak ere pasatu dira aterpetxeetatik, hala nola, Balearretakoak, Gaztela-Mantxakoak, Murtziakoak, Kanadakoak, Australiakoak eta Argentinakoak. Bestetik, Euskal Herriko 76 lagunek erabili dute Larrabetzuko aterpetxea; eta 64 lagunek, Lezamakoa.
Erromesak apirilaren 8tik urriaren 16ra bitartean pasatu dira Larrabetzutik; eta maiatzaren 29tik urriaren 1era, Lezamatik.