Programak hilabete bi iraungo ditu eta bertan kirol erakundeari lotuta dauden pertsona guztiek hartu ahalko dute parte, modu aktiboan edo pasiboan. Hala, hiru profil mota egongo dira: ni berbetan, euskaraz zein gaztelaniaz entzuteko prest daudenak; ni adi, euskaraz zein gaztelaniaz entzun eta hitz egiteko prest daudenak; eta bereizgarririk edukiko ez dutenak, gaztelaniaz entzun eta hitz egiteko prest daudenak. Ondorioz, erakundearen inguruko lagunek euskaraz aritzeko aukera edukiko dute programak irauten duen bitartean.
Egitasmoan sei taldek hartuko dute parte: Sondika CD, Arteaga (Derio), SD Zamudio, Bizia (Lezama), Uritarra (Larrabetzu) eta Txorierri Basketland.