BTEK jardunaldiak, eskualdeko heziketa-eskaintza eta lan aukerak jakinarazteko

Aikor aldizkaria 2017ko aza. 21a, 13:17

Jardunaldiak gaur egingo dira, 18:00etatik 20:00etara, BTEK Teknologia Interpretazio Zentroan. Ekitaldia DBHko 3. e 4. mailetan seme-alabak dituzten familiei dago zuzenduta, eta horiei eskualdeak eskaintzen dituen heziketa-eskaintza eta lan aukerak ezagutzera ematea du helburu. 

Jardunaldiak Gaztedi Bizkaia programaren barruan dago, zeinak Txorierriko Zerbitzuen Mankomunitateko Gazteria Sailak, Erandioko Udalak eta Bizkaiko Foru Aldundiak sustatu baitute. EGAZ Txorierrik kudeatzen du programa.

Ekitaldian hauek hartuko dute parte: Alex Loustaunau EGAZ Txorierriko kudeatzailea, eskualdeko enpresek gehien eskatzen dituzten langileen profilak azalduko dituena; Marivi Cuartango Politeknika Ikastegia Txorierriko Ekintzailetza atalaren arduraduna, Lanbide Heziketan dagoen eskaintza jakinaraziko duena; EHUko Esteban Laraudogoitia, unibertsitatearen eskaintza ezagutzera emango duena; eta Xabier Díaz Silvestre, Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkeko kooperazio eta zerbitzuen arduraduna. 

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).