Euriak arazo pilo bat sortu ditu Txorierrin

a: Jon Goikouria Larrabeiti 2017ko abe. 1a, 10:32

Azken orduotan euria barra-barra egin du eta ondorioz, arazo batzuk sortu dira bailara osoan zehar. Esate baterako, auto istripuak egon dira Lezaman eta Larrabetzun. 

Era berean, Zamudioko gasolindegiaren alboan dagoen zubia, A-ñ errepidera bidean dagoena, moztu egin dute, aldea urez beteta dagoelako. Ur asko Asuako errotondan ere badago, eta horregatik, udaltzainek gomendatu dute bertan kontu handiz ibiltzea. Aldekonen ere arazoak daude, argazkiak erakusten duen moduan.

Zure inguruan arazoak badaude, gonbita egiten dizugu argazkiren bat atera eta guri bidaltzeko.

 

e-mailez: aikortxori@aikor.com

Telefonoz, WhatsApp-ez: 688 68 41 35