Makinak metroko hirugarren linean ipini dituzte (Matiko/Bilbo – Kukullaga-Etxebarri), Txorierriko linean eta Bizkaiko gainontzeko lineetako zenbait geltokietan ere. Txorierrin, egokitutako makinak geraleku hauetan ipini dituzte: Lezama, Zamudio, Lekunbiz (Zamudio), Derio, Elotxelerri eta Larrondo (Loiu), Sondika eta Ola.
Egitasmoa garatzeko, Euskotrenek ONCE erakundearen laguntza eduki du, eta maila ezberdinetako ikusmen zailtasuna duten lagunek hartu dute parte softwarearen proba-saioetan. ONCEtik adierazitako beharrizanen arabera, nabigazio sistema berrian sartutako funtzionalitateak hauek dira: saldoa irakurtzea, txanpon-txartela diruz betetzea eta txartel anonimoa erostea. Egokitutako salmenta automatikoko sistema erabili ahal izateko, erabiltzaileak makinako pantaila nagusian dagoen berariazko botoia sakatu beharko du, edo bere kontaktu gabeko txartel pertsonalaren bidez identifikatu.
Bestetik, makinek entzuteko desgaitasuna duten pertsonei zuzendutako T moduko megafonia ere badute, eta Braille serigrafiak interakzio elementu guztietan, hala nola botoiak eta txarteldegiak.