Beste Bira Txorierri atletismo taldea iaz sortu zuten. Horrek atletismoa bultzatzea eta bailarako gazteei kirol horretan murgiltzeko aukera ematea ditu helburu. Guztira, 40 atleta dabiltza taldean, bost urtetik beteranoen kategoriara bitartean. Azken bolada honetan, emaitza onak lortu dituzte, eta horrek adierazten du taldean lan txukuna egiten dabiltzala: nagusiek zortzigarren postua lortu zuten Kross Bizkaiko Txapelketan; eta abenduan 31n Bizkaian egindako San Silvestre lasterketetan, Loiuko atletak lehenengo postuetan ibili ziren.
Informazio gehiago:
609417996
ibsolaberrieta@gmail.com