Eskuz binakako 2018ko Laboral Kutxa Emakume Master Cup Txapelketari otsailaren 4an emango diote hasiera Gasteizen. Bertan lehenengo kanporaketak jokatuko dira, Ogueta frontoian eta Mendizorrotza kirol konplexuan, hain zuzen ere. Hurrengo kanporaketak Bizkaian izango dira, Larrabetzun, Markinan eta Santurtzin. Ondoren, Gipuzkoara egingo du salto txapelketak, “emakumezkoen eskupilotak bertan hartu duen indarra metatu, saritu eta erakusteko”, esan dute antolatzaileek. Finalerdiak Oñatin egingo dira; eta finalak, Eibarko Astelena pilotalekuan. Bai finalerdiak, bai finalak ETBk emango ditu zuzenean.
Txapelketan Bizkaiko, Arabako, Gipuzkoako, Nafarroako, Errioxako, Aragoiko, Asturias eta Kataluniako emakume pilotarik hartuko dute parte.