“Bizkaitarrengandik gertu-gertu izan nahi dugu. Beraz, Aldundia autobus batean sartu dugu eta Bizkaiko txoko guztietara eramango dugu. Horrela, zuzenean azalduko diegu herritarrei zer egiten dugun eta zertan laguntzen diegun, euren zerbitzura gaude-eta”, esan zuen Unai Rementeria ahaldun nagusiak aurkezpenean.
Autobus ibiltariak espazio elkarreragilea, ikus-entzunezkoa eta multimedia eskainiko du, Bizkaiko Foru Aldundiaren zerbitzuak hainbat ikuspegitatik erakusteko eta horiek nolako eragina duten pertsonen egunerokotasunean jakiteko; horretarako, adibide zehatzak erakutsiko zaizkie, informazio-panelen, bideoen, ukimen-pantailen eta taldeko bisiten bidez. Autobusean, bestalde, bisitariek iradokizunak egin eta Bizkaiko Foru Aldundiak ematen dituen zerbitzuak eta informazioa ebaluatu ahalko dituzte, dinamika parte-hartzaileen bitartez.
Edozein herritar sar daiteke autobusera, baina bisita hitzartuak ere antolatuko dira, udalerri bakoitzeko elkarte-sarearekin: auzo-elkarteak, kultura- eta kirol-elkarteak, merkatarienak, adinekoenak, ETEak, baita bigarren hezkuntzako, lanbide-heziketako eta unibertsitateetako ikasleak ere.
Bidaia-lagun bi
Autobusa ez da bakarrik bidaiatuko. Batetik, food truck bat, hau da, Bizkaiko produktuak daramatzan kamioia. “Horrek baserritarren eta ekoizleen aldeko apustua egingo du, baita Bizkaiko sukaldarien aldekoa ere, besteak beste, Aitor Elizegi”. Bestetik, Bilboko Arte Ederren Museoko artelan nagusien berrogei kopiaren erakusketa. Horren bidez, “artea Bizkaiko bazter guztietara hurbilduko da. Antzeko zerbait egin genuen Guggenheim Museoarekin eta, orain, Arte Ederren Museoaren txanda da; Izan ere, 2018an, 110 urte beteko ditu”.
Informazioa: