Wikipediaren APPa, euskaraz

a: azkuefundazioarenegunkaria.eus 2018ko ots. 7a, 10:30

Euskal Wikilarien Kultura Elkarteak eta Azkue Fundazioak akordio bat sinatu dute eta horri esker hainbat tresna euskaratuko dituzte. OpenStreetMap eta Wikipediako softwarea itzuli ostean, Wikipediaren telefono mugikorrerako aplikazioa itzuli berri dute. 

Android zein iOS sistemarako eskuragarri dagoen tresna da, eta hemendik aurrera euskaraz erabili ahal izango dute erabiltzaileek.

Wikipediaren APPak aukera asko ematen ditu telefono mugikor bidez informazio guztira heltzeko. Horrela, artikuluak hizkuntza ezberdinetan bilatu ahal dira, gure hobespenen arabera, eta azken egunean gehien kontsultatu diren artikuluak ere ikus daitezke. Era berean, egunero argazki bat eskaintzen dio erabiltzaileari, Commonseko komunitateak kalitate handiko irudi gisa bozkatu duena.

Azkue Fundazioatik jakinarazi duten moduan, itzulpen lanekin jarraitzen dute eta datozen egunotan beste software batzuk egongo dira euskaraz. 

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).