Txorierri zuria

Aikor aldizkaria 2018ko mar. 1a, 10:34

Nahiz eta gaur lasaitasuna nagusi izan eta tenperatura ere igo den arren, oso egun korapilatsua eduki genuen atzo. Elurra mara-mara ari zuen goizeko lehenengo orduetan, eta kaosa eragin zuen errepide nagusietan eta sekundarioetan. Garraio publikoa ere ez zen ondo ibili eta atzerapenak egon ziren. 

Horrela, arazoak eduki genituen etxetik ateratzeko eta lanera ailegatzeko, eta ume askok ere jai eguna izan zuten eskolan. Nahaspila alde batera utzita, elurrak irudi ederrak ere utzi dizkigu. Hemen txorierritarrek ateratako argazki batzuk batu ditugu. Zuk ere zureak bidali ahal dizkiguzu aikortxori@aikor.com helbidera, edo gure Facebookera (@aikoraldizkaria) edo Twitterrera (@aikortxorierri). Nahiago baduzu, webgunera igo ahal dituzu “Sartu” atalean izena ematen baduzu.