Prentsa ohar baten bidez jakinarazi duten moduan, Euskotrenek gutxieneko zerbitzu horiek bermatuko ditu biharko.Txorierriko lineari dagokionez, trenak 30 minuturo aterako dira Lezamatik, 6:52tik aurrera. Lehenengo trenak 06:07an eta 06:37an izango dira; eta azkenak, 21:52an eta 22:52an. Bestetik, Kukullaga-Etxebarritik 30 minuturo aterako dira 06:21etik 22:21ak arte. Lehenengo irteerak 05:36an eta 06:06an izango dira.
Bestetik, Bizkaibusetik igarritakoaren arabera, Areeta-Larrabetzu autobusa (A2151) ordu birik behin aterako da Areetatik, 08:00etatik 22:00etara. Aurretik zerbitzu bat egongo da 06:15ean. Larrabetzutik ordu birik behin aterako da, 07:00etatik 21:00etara. Bilbo-Derio autobusa (A2153) ordu birik behin aterako da Bilbotik 07:00etatik 21:00etara; eta ordu birik behin Deriotik, 07:50etik 21:50era. Aurretik zerbitzu bat egongo da 06:30ean.
Bilbo-Larrabetzu autobusa (A3224) ordu birik behin aterako da Bilbotik, 07:20tik 21:20ra; eta 08:30etik 22:30era, Larrabetzutik. Bilbo-Derio-Parke teknologikoa autobusa (A3224) ordu birik behin aterako da Bilbotik, 08:00etatik 20:00etara. Lehenengo zerbitzua 06:30ean izango da. Lehenengo autobusa 07:15ean aterako da Deriotik, eta 09:05etik 21:05era ordu birik behin egingo du.
Astrabudua-Sondika autobusa (A3248) ez da bihar ibiliko, eta Bilbo-Parke teknologikoa autobusa (A3250) orduro aterako da Bilbotik, 07:00etatik 18:00etara. Parke teknologikotik ere irtengo da orduro, 09:30etik 18:30era.