Txorierrin ere, Euskarak 365 egun

Aikor aldizkaria 2018ko mar. 23a, 10:52

Eusko Jaurlaritzak eta Euskaltzaleen Topaguneak “Euskarak 365 egun” dinamika bultzatu dute. Hori Euskal Herri osoko hiztunei oso errotuak dituzten ohiturak aldatzeko proposamena da, euren egunerokoan euskaraz aritu daitezen euskaraz ulertzen duten herritar guztiekin.

Txorierriko Zerbitzuen Mankomunitatea, euskara elkarteak eta gainontzeko eragileak elkarlanean arituko dira, dinamika hori gure bailaran martxan jartzeko. Horretarako, 2018an frogatuko dute txorierritarrok 11 egun euskaraz bizi ahal garela, azaroaren 23tik abenduaren 3ra arte hain zuzen ere. Dinamikaren haritik, 16 urtetik gorako txorierritarrak ahobiziak eta belarriprestak izango dira.

Ahobiziek ulertzen duten guztiei euskaraz hitz egingo diete, eta ezagunei ere euskaraz esango diete lehen hitza. Belarriprestak gutxienez euskaraz ulertzen duten lagunak izango dira, eta gainontzekoei euskaraz aritzeko gonbidapena luzatuko diete. Dinamika honetan parte hartzeko izen-ematea zabalduko da eta bakoitzak identifikaziorako txapa bat edukiko du.Txorierriko sei udalerrietan batzordeak osatuko dira dinamika martxan ipintzeko.  

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).