600 lagunek baino gehiagok hartu dute parte Osasunaren aldeko lasterketan

a: Juanjo Ortiz 2018ko api. 25a, 13:46

Lasterketa domekan egin zen bosgarren aldiz, Txorierriko Zerbitzuen Mankomunitateak antolatua. Antolatzaileek jakinarazi dutenaren arabera, Loiu eta Sondikaren arteko ibilbidea 600 lagunek baino gehiagok egin dute, eta izena emateari bidez lortu den dirua Sondikako Caritasera eta Loiuko Danontzat elkartera zuzenduko da.

Ekintzak, familia osoari zuzenduta egon dena, herritarrak osasunaren eta bizitza aktiboaren arteko harreman zuzenaz kontzientziatzea eduki du helburu, eta parte-hartzaileek bizikletaz, oinez edo korrika egin ahal izan zuten ibilbidea. Era berean, ibilbide bat atondu ziren: bata, 10 kilometrokoa; eta bestea, sei kilometrokoa.

Lasterketa amaitu ondoren, parte-hartzaileek indarrak berritzeko aukera izan zuten. Horrezaz gainera, musika, zozketak eta puzgarriak egon ziren, beste batzuen artean.