Gurean ere deitu zen elkarretaratzera, eta herrietan txorierritarrak batu ziren euren haserrea eta ezinegona adierazteko eta epaia errefusatzeko.
Nafarroako Lurralde Auzitegiak atzo eman zuen ezagutzera bere epaia “La Manada”ren kontrako auziaren haritik. Bere ustez, 2016ko sanferminetan salatutako talde bortxaketa sexu abusua izan zen; eta ez sexu erasoa, “bortxakeriarik eta larderiarik egon ez zelako”. “La Manada”ko bost kideei bederatzi urteko espetxe zigorra ezarri die.
Argazkiak:
facebook.com/zapata.gorriak
facebook.com/koxak
facebook.com/Lezamako-Udala