Alkateek eta zinegotziek babesa eman diote herri galdeketari

Aikor aldizkaria 2018ko mai. 3a, 14:24

Maiatzaren 6an, eta Gure Esku Dago dinamikaren haritik, herri galdeketa egingo da Zamudion eta Lezaman. Udalerri bietako alkateek eta zinegotziek, gaur egungoek eta aurreko legegintzaldietan izan direnek, babesa eman diote galdeketari eta horren aldeko agerraldietan hartu dute parte.

Era berean, herri bietan onartu da herri galdeketaren aldeko adierazpen instituzionala, herritarrek bertan parte hartzera animatuz.   

Zamudion galdera hau egingo da: Euskal herritarra izanik, geure etorkizuna libre erabakitzeko eskubidearen alde zagoz? Eta Lezaman beste hau: Euskal Herri burujabe bateko herritarra izan gura dozu?

Galdeketa 09:00etatik 20:00etara izango da Zamudioko Leizaola lehendakaria, 7 kalean; eta Lezamako Herriko Plazan ipiniko den karpa batean. Bestetik, botoa aldez aurretik emateko aukera ere egongo da. Zamudion, Leizaola lehendakaria kaleko lokalean eman ahal izango da maiatzaren 4an, 12:00etatik 14:00etara eta 18:30etik 20:30era; eta maiatzaren 5ean, 12:00etatik 14:00etara. Lezamarrek Aretxalde 68 kaleko lokalean eman ahalko dute aurretiko botoa, maiatzaren 3an eta 4an, 18:30etik 20:30era; eta maiatzaren 5ean, 12:30etik 14:30era.     

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).